Irudietan: Alorreneak irabazi du Aizarnazabalgo V. Sagardo Lehiaketa

Giro onean ospatu zuten atzo arratsaldean Aizarnazabalgo Sagardo Lehiaketa, eta epaimahaiak hala erabakita, Alorrenea Astigarragako sagardo ekoizleak eraman zuen lehiaketaren sari nagusia. Bigarren postuan geratu zen Gaztañana (Andoain), eta haren atzetik iazko txapelduna: Petritegi.

Udaleko Ingurumen eta Nekazaritza sailak antolatuta, bosgarren urtez jokatu zen Aizarnazabalgo Sagardo Lehiaketa, eta, guztira, hamabi sagardogilek parte hartu zuten: Alorrenea (Astigarraga), Egiluze (Errenteria), Gaztanaga (Andoain), Akarregi (Hernani), Izeta (Aia), Petritegi (Astigarraga), Bereziartua (Astigarraga), Eula (Urnieta), Aburuza (Aduna), Añota (Azpeitia), Altzueta (Hernani) eta Urdaira (Usurbil).

Epaimahaiak ez ezik, Atari Soron elkartutako dozenaka herritarrek ere izan zuten sagardoa dastatzeko aukera. Pintxoez lagunduta, sabela betetzeko parada ere izan bertaratutakoek.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend