Abuztutik aurrera martxan izango da Aiako auzokonposta gune berria

Bilera egingo dute asteazkenean Aian, auzoan konposta egin nahi duten herritarrei azalpenak emateko.
Aiako konpostagune berria. (Karkara.eus)

Aiako konpostagune berria. (Karkara.eus)

Urola Kostako Udal Elkarteak beste urrats bat eman nahi du hondakinen kudeaketa egokia sustatzeko eta auzokonposta gunea berria jarri du Aian. Dagoeneko egin dituzte egokitzapen lanak Aiako aparkaleku azpiko eremuan, eta abuztutik aurrera izango da martxan auzokonposta gune berria.

Aiako gune berriarekin, eskualdeko udalerri guztietan auzoan konposta egiteko aukera izango da.

Informazio-saioa
Auzokonposta guneak nola erabili behar diren azaltzeko bilera informatiboa antolatuko dute, Aian. Bilera abuztuaren 1ean izango da, datorren asteazkenean, eguerdiko 14:00etan. Konposta egiteko eremuan bertan egingo da bilera, eta eguraldi txarra eginez gero, herriko Kultur Etxean.

Gaian adituak diren bi hezitzailek emango dituzte konpostaren inguruko azalpen guztiak, eta herritar guztiei zuzenduriko saioa izango da. Taldean konposta egiteko prozesuaren urrats guztiak azaltzearekin batera, oharrak emango dituzte prestatutako eremu berrian dagoen materialaren inguruan.

Beraz, auzoan materia organikoa konpostatzeko interesa duten aiarrek asteazkenean bilerara gerturatu beharko dute. Urola Kostako Udal Elkarteak dei egiten die gaian interesa duten herritar guztiei bilerara azaltzeko.

Argibideak
Argibide edota informazio gehiago jasotzeko, idatzi iezaguzu e-mail bat edo jarri gurekin harremanetan telefono bidez:

Urola Kostako Udal Elkartea, Hondakinak Biltzeko Zerbitzua

Urdaneta bidea 6 (Abendaño industrialdea), 20800 Zarautz

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend