Josu Obregonek eta Daniel Oyarzabalek kontzertua emango dute gaur Zarautzen

Zarauzko parrokian eskainiko dute emanaldia, 22:00etan. Udako Musikaldiko bigarren kontzertua izango da.

Josetxu Obregon eta Daniel Oyarzabal

Udako Musikaldiko egitarauaren barruan, gaur Josu Obregon txelo-jotzailearen eta Daniel Oyarzabal organo-jotzailearen kontzertua izango da. 22:00etan eskainiko dute emanaldia, Zarauzko parrokian. Autore ugariren piezak joko dituzte, hala nola, P. Tchaikovsky, M. Mussorgski edo J. Guridirenak. Bi musikariek dute nazioarteko ibilbide oparoa, eta sari asko eskuratu dituzte musika munduan.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend