Oilasko biltzearekin hasi dituzte Aizarnako amabirjinak

Gaur hasi dituzte Aizarnan Amabirjin festak. Ohi bezala, oilasko biltzea izan da gaurko hitzordu nagusienetako bat. Horrez gain, paella txapelketa ere egin dute, eta, aurtengoan, zazpi paella prestatu dituzte. Hirugarren urtez jarraian, Ainhoa Sarasolaren eta Eneritz Lizarralderen paella izan da goxoena epaimahaikideentzat. Sari banaketa egin ostean, oilasko biltzaileek agurra dantzatu dute, eta, ondoren, paella jana egin dute.

Arratsaldean ere jarraituko du festak. 16:00etan hasita, Ustekabe fanfarrea ariko da, eta 22:30ean, Bide Batez taldearen kontzertua izango da.

Datorren asteartean jarraituko dute festek. Hona hemen datozen egunetako egitaraua:

Abuztuak 14, asteartea. Helduen eguna

  • 12:00 Ijitoen etorrera. Ongietorria eta kalejira.
  • 18:30. Pilota partiduak 21:00 Herri afaria: ijito gaua.
  • 23:00. Eromeria taldearen kontzertua.

Abuztuak 15, asteazkena

  • 10:30-13:30. Puzgarriak.
  • 12:30. Meza nagusia.
  • Ondoren. Hamaiketakoa.
  • 15:00-17:00. Puzgarriak.
  • 18:00. Herri kirolak.
  • 22:30. Arbeo eta Maltzeta Trikitilariak.

Abuztuak 16, osteguna. Umeen eguna

  • 12:00. Umeen txupinazoa.
  • 12:15. Umeen krosa Aranburuko zelaietan.
  • 13:30. Ur jolasak.
  • 14:30. Makarroi jatea.
  • 15:30. Paxkualirekin jolasak.
  • 16:30. Ginkana.
  • Ondoren. Txokolatada.
  • 19:00. Mugi boogi.

Hona hemen gaur eguerdian Aizarnan hartutako irudiak:

 

 

 

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend