‘Arria II’.a garaile Sunbillan

Atzo Sunbillan (Nafarroa) jokatutako Ramon Latasa memorialean lehiatu ziren 'Arria II'.a eta Arrospide, Mindegiaren eta Astibiaren aurka. Sei kanaerdiko ebaki behar izan zituzten, eta gipuzkoarrak nagusitu ziren, 12:33 denbora eginda.
arriaII

(Argazkia: EITB)

Jose Ignazio Orbegozo Arria II.ak (Azpeitia, 1945) hainbat urte txapelketetatik aparte eman ostean, aizkorari heldu zion atzo berriz. 72 urte ditu azpeitiarrak, eta 62 urteko Anjel Arrospiderekin batera aritu zen nor baino nor, 69 urteko Mikel Mindegiaren eta 75 urteko Patxi Astibiaren aurka. Sunbillan (Nafarroa) jokatutako Ramon Latasa memorialean lehiatu ziren lau aizkolari beteranoak.

Txanda librean, sei kanaerdiko ebaki behar izan zituzten aizkolariek, eta Arria II.a eta Arrospide nagusitu ziren, 12:33 denborarekin; Mindegiak eta Astibiak 13:54 denbora behar izan zuten lanak amaitzeko. Beraz, gipuzkoarren eraman zuten atzokoan txapela. Sunbillako pilotalekua goraino bete zen, ikusmina piztu baitzuen lau aizkolari beteranoen itzulerak.

Bestalde, hamazazpigarrenez jokatu zuten Latasaren oroimenezko sariketa, eta Aitzol Atutxa Atutxa II.a eta Julen Alberdi Txikia II.a azkoitiarra nagusitu ziren. Irabazleek 28 minutu eta 42 segundo behar izan zituzten hamar kanaerdiko eta sei 60 ontzako mozteko. Bigarren egin zuten Mikel Larrañaga azpeitiarrak eta Mugertzak (30:32); hirugarren Iker Vicentek eta Donat0 Larretxeak (32:02); laugarren Joseba Otaegi eta Jon Rekondo (33:10); eta bosgarren Xabier Orbegozo Arria V.a eta Ruben Saralegi.

Hona hemen Ramon Latasaren oroimenezko lehian parte hartu zuten aizkolarien argazkia (Argazkia: Erran.eus):

(Erran.eus)

(Erran.eus)

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend