Gertu izan dute bandera oriotarrek

Orioko gizonezkoen trainerua (Javier Lopez - Eusko Label Liga)

Orioko gizonezkoen trainerua (Javier Lopez – Eusko Label Liga)

Orioko emakumezkoen traineruak gertu izan zuen bandera atzo, Ondarroan jokatutako estropadan. Ezustekoa, ordea, Arraun Lagunak-en eman zuen, eta beretzat izan zen bandera; oriotarrak garaipena lortzetik 30 ehunenera geratu ziren, bigarren postuan. Orioko gizonezkoak ere bigarren postuan bukatu zuten, Zierbenak agindu zuen estropadan, bizkaitarrengandik hiru segundo eskasera.

Gaur, Hondarribian izan dute jardunaldia, eta oraingoan gizonezkoetan egonda ezustekoa, Cabok irabazi duelako. Orio ez da atzo bezain ongi aritu, eta seigarren postuan bukatu du. Emakumezkoetan, berriz, ohiko emaitzarekin itzuli dira: San Juan izan da nagusi, eta Orio bigarren.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend