Mus txapelketa eta manifestazioa egingo dituzte ostegunean, Azkoitian

 

orain presoak_contentOrain Presoak mugimenduak deituta, manifestazioa egingo dute ostegunean, abuztuak 16, Azkoitian. Sare Herritarra plataformak joan den ekainean jarri zuen martxan Orain Presoak dinamika, euskal presoen eskubideen alde. Lau lehentasun ezarri zituzten: urruntze politikarekin bukatzea, larriki gaixo dauden presoak artatzea, zigorren batuketa eta lehen graduen aldaketa. Ideia horiek aldarrikatuko dituzte, 19:00etan plazatik abiatuko den manifestazioan.

Bestalde, egun berean txosnagunean egingo diren ekintzen berri eman dute. 16:30ean mus txapelketa jokatuko dute; txapelketan izena emateko epea egunean bertan, 16:00etan zabalduko dute. Manifestazioaren ondoren, 21:00etan, parrillada egingo dute, eta goizaldeko 02:00etan, berriz, zumba.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend