Prezio herrikoia izango dute Zarauzko barrakek astelehenean

Barrakak Munoa plazan (Aritz Mutiozabal).

Barrakak Munoa plazan (Aritz Mutiozabal).

Zarauzko Munoa plazan kokatutako barrakek prezio herrikoiak izango dituzte astelehen honetan, abuztuaren 13an. Barraken ordutegia ondokoa da: astegunetan eta jai egunetan, 17:00tatik 00:00etara helduenak eta 22.00ak arte haurrenak; ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan, 01:00etara arte helduenak eta 23:00etara arte haurrenak. Era berean, amabirjinak direla-eta, abuztuaren 15ean eta 16an, helduen barrakak 02:00ra arte egongo dira zabalik eta 01:00ak arte haurrenak.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend