Zarauzko trainerua hirugarren sailkatu da Astilleron

Getariak bosgarren bukatu zuen erlojupeko estropada, eta Zumaiak hamargarren
Zarauzko trainerua, Astilleron (Argazkiak: Encar Bolado García )

Zarauzko trainerua, Astilleron (Argazkiak: Encar Bolado García )

Bigarren aldiz denboraldi honetan, hirugarren postuan bukatu zuen estropada Zarauzko Enbata ontziak. Astilleron (Kantabria, Espainia) jokatu zuten atzo jardunaldia: banakako elorjupekoa izan zen, lau luzetara. Astillero etxeko trainerua izan zen nagusi, 20:24,46koarekin, eta ia 14 segundora geratu zen Lekittiarra, bigarren tokian.

Zarauzko taldeak hirugarren bukatu zuen, irabazleengandik 15 segundora, eta bizkaitarrengandik segundo bakar batera. Getaria, berriz, bosgarren sailkatu zen, 20:50,38ko denborarekin, eta Zumaia hamargarren, 21:11,58koarekin.

Hurrengo estropada asteazkenean (abuztuak 15) jokatuko dute Plentzian, 12:20etatik aurrera.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend