Zozketa faltsua atera dute ZKEren izenean

 Zozketa faltsuaren boletoak. (Zarautz Kirol Elkartea)

Zozketa faltsuaren boletoak. (Zarautz Kirol Elkartea)

Zarautz Kirol Elkarteak jakitera eman du norbaitek zozketa faltsu bat atera dutela beraien izenean. Boletoak 2 eurotan saltzen ari direla gaineratu du klubak, eta Argiñano jatetxean bi pertsonentzako afari zozkatzen dutela eta bildutako dirua ZKEren gastuei aurre egiteko dela jartzen duela. ZKEk argi utzi nahi du iruzur bat dela, eta dagoeneko salaketa jarri duela. Hala ere, adi ibiltzeko eta mezua zabaltzeko deia egin die herritarrei.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend