HARA! Zarautz Jai Txiki taldeak eta Azpeitia-Landetak Gipuzkoako Herriarteko finalerdia jokatu zutenekoa

Zarauzko Arraio irratiak bideo zahar bat berrekuratu du. Hain zuzen ere, 1999ko azaroaren 28an Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan egin zen Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketako finalerdietako saioko irudiak berreskuratu ditu.

Finalerdi hartan Zarautz Jai Txiki taldea ordezkatu zuten Julen Zulaikak, Andoni Egañak eta Iñigo Manzisidor ‘Mantxik, eta Azpeitia-Landeta taldea izan zuten aurrez aurre. Talde hura Xebastian Lizasok, Leire Ostolazak eta Andoni Larrañagak osatu zuten. Zarautzen jokatu zen finalaurrekoan herriko taldea gailendu zen, Azpeitiko bertsolariei 33 puntuko aldea aterata.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend