Getariako Malkorbe hondartzan izan da ‘Birziklapenean jaioak gara’ kanpaina

Eusko Jaurlaritzak eta foru aldundiek hondakinen prebentziorako eta kudeaketarako elkarrekin egin duten lehen kanpaina da. Plentzian hasi zen astelehenean, eta 30 herritara iritsiko da datozen egunetan.
IMG_9240

Argazkia: Maria Maya Manterola.

Eusko Jaurlaritzak eta foru aldundiek abiarazitako ‘Birziklapenean jaioak gara’ sentsibilizazio kanpaina Getariako Malkorbe hondartzan izan da gaur goizean. Kontsumo arduratsuaren eta hondakinak gehiago eta hobeto birziklatzearen bidez, herritarrak sentsibilizatzeko eta ekonomia zirkularraren prozesuetan parte harrarazteko ekimena da.

Ecoembes eta Ecovidrio  sistema integratuko bi kudeaketa-erakunde nagusien laguntzaz antolatu dute kanpaina, eta 2030. urtea baino lehen ontzien %60 eta sortzen diren hondakinen %70 birziklatzea du helburu. Hala, Europako Batasunak ezarri dituen kopuruak bete nahi dituzte.

Azarora bitarte, hainbat herritan egingo du geldialdia kanpainak; besteak beste, Ereagan, Lagan, Zarautzen, Lekeition, Bakion, Eltziegon, Pasaian eta Zumarragan. 11:00etatik 14:00etara zabalduko diete herritarrei, eta hainbat tailerren bitartez, gehiago eta hobeto birziklatzen erakutsiko diete.

Ikasturtearen hasieran ikastetxeetarako bisita gidatuak ere antolatuko dituzte, lehen eta bigarren hezkuntzako haurrentzat. Eusko Jaurlaritzak 2030erako sortzen diren hondakinen %10 gutxitzera eta %70 birziklatzera iritsi nahi du, bereizketa egokia eginda. Halaber, ontzien %60 birziklatzea dute helburu.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend