Irailaren 21era bitartean eman ahal izango da izena Zestoako AEKn

Astelehenetik ostiralera, goizez nahiz arratsaldez izango da irekita bulegoa. Zestoako AEK-ko kideek azaldu dutenez, euskara ikasi nahi dutenentzat, maila hobetu nahi dutenentzat nahiz tituluren bat eskuratu nahi dutenentzat eskainiko dituzte saioak ikasturte honetan ere.

Zestoako AEK euskaltegiak zabaldu ditu ateak udako oporren ostean, eta dagoeneko eman daiteke izena ikasturte berrirako. Hilaren 21a bitartean izango da izena emateko aukera, AEK-k Kultur Etxean duen bulegoan. Astelehenetik ostiralera izango da zabalik bulegoa, 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Bihar, ostirala, itxita izango da Amabirjin festak direla eta. Informazio gehiago behar duenak 670-42 00 48 telefonora dei dezake edo zestoa@aek.eus helbidera mezua idatzi.

Zestoako AEK-ko kideek azaldu dutenez, euskara ikasi nahi dutenentzat, maila hobetu nahi dutenentzat nahiz tituluren bat eskuratu nahi dutenentzat eskainiko dituzte saioak ikasturte honetan ere.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend