Aleson eta Oñederra azkoitiarrak bigarren izan dira PSR mendi lasterketan

Andorran eta Herrialde Katalanetan jokatu da zazpi etapetan banatutako 240 kilometroko proba
Aleson-Oñederra

Imanol Aleson eta Ixaka Oñederra, PSR lasterketaren une batean. (Ainhoa Lendinez)

Imanol Aleson eta Ixaka Oñederra azkoitiarrak bigarren sailkatu dira Pyrenees Stage Run (PSR) mendi lasterketan. Atzo bukatu zen Andorrako eta Herrialde Katalanetako Pirinioetan egin den bikotekako proba; zazpi egunetan, 240 kilometro osatu behar izan dituzte parte hartzaileek, 15.000 metroko desnibelarekin.

Lasterketa irabazi duten Albert Cot eta Marc Serra katalanekin buruz buruko lehia izan dute azkoitiarrek probaren zazpi egunetan. Zazpitik bi etapa irabazi dituzte Alesonek eta Oñederrak, bosgarrena eta zazpigarrena eta azkena, hain zuzen; beste sei etapetan bigarren postuan gelditu dira, sailkapen nagusian lortu duten postu berean. Etapa guztietako denborak batuta, 33 ordu, 25 minutu eta 16 segundo behar izan dituzte azkoitiarrek PSR lasterketa bukatzeko.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend