Iñigo Arrillagak irabazi du Zarauzko Euskal Jai Eguneko Orga Lehiaketa

Orga Lehiaketa hirugarren urtez jokatu da, eta aurten hamalau parte hartzaile izan dira
zarauzko Orga Lehiaketa

Zarauzko Euskal Jai Eguneko Orga Lehiaketako parte hartzaile guztiak Zarauzko Udaleko ordezkariekin, sari banaketaren ondoren. (Nerea Uranga/Hitza)

Zarauzko Euskal Jai Eguneko eguerdi artean, Euskal Jai Eguneko Orga Lehiaketa jokatu da hirugarren urtez, Zarauzko Udalak antolatuta. Lehiaketara hamalau orga aurkeztu dira, eta lehen saria Iñigo Arrillaga zarauztarrak irabazi du Garo meta izenekoarekin.

Orga Lehiaketako irabazleak aukeratzeko lanak izan dituztela aipatu du Xabier Txurruka Zarauzko alkateak, “oso lehiatua izan da”. Azkenean, lehen hiru sariak banatzeaz gain, beste bi sari berezi eman dituzte. Parte hartzaile guztiek 100 euroko sari bana jaso dute. Xabier Txurruka alkateak eta Iban San Martin zinegotziak banatu dituzte sariak, 13:30 aldean, Lege Zaharren enparantzan.

150na euroko sari bereziak jaso dituztenak izan dira: Pako Astigarraga eta Urko Larburu.

Iñigo Arrillagak irabazi du orga lehiaketa Zarautzen

Hiru sari nagusiak:

1. Iñigo Arrillaga, Garo meta orgarekin. 300 euroko saria.

2. Iñigo Itsaso, Euskal tonbola orgarekin. 200 euroko saria.

3. Leire Illarramendi, Uzta izeneko orgarekin. 150 euroko saria.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend