HARA! Aitor Salegik Igor Olabide bertso eskolako kide zendu berriari eskaini dio txapela

Aitor Salegi Lizardi Sariketako txapelduna

Aitor Salegi agurreko bertsoa abesten. (Bertsoa.eus)

Aitor Salegi bertsolari zestoarrak irabazi du aurtengo Lizardi Saria. Bataz eta besteaz kantuan aritu zen joan den ostiraleko saioan, baina azkena abestu zuen bertsoa izan zen denetan bereziena. Hunkituta abestu zuen Salegik agurreko bertsoa; izan ere, Igor Olabide bertso eskolako kide zendu berriari eskaini zion txapela. Lotura honetan entzun daiteke bertsoa, eta behean daude haren hitzak irakurgai.

“Azken agurrari hartu

ahal balitzaio usaina

amaigabea litzake

besarkadaren tamaina

guk badakigu jaiotzak

heriotza du ordaina

ustez hain urrun egonda

bilakatu zen oraina

Igor ezaba ezina

zuk utzitako orbaina

beraz txapel hau zuretzat

merezia alajaina

zuk eman zenidanaren

ondoan gutxi da baina”.

 

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend