Boluntarioak behar dituzte Azkoitiko Herrikoloreak egunean laguntzeko

Herrikoloreak

Herrikoloreak egitasmoaren aurkezpeneko irudia. (Ane Olaizola)

Datorren larunbatean, irailak 15, ospatuko dute Azkoitiko Herrikoloreak eguna, eta antolakuntzak jakinarazi duenez, boluntarioak behar dituzte egunean laguntzeko. Hiru txanda egingo dituzte: 10:00etatik 14:00etara, 14:00etatik 18:00etara eta 18:00etatik 21:00etara. Eginbeharrak honako hauek izango dira: ordutegiak errespetatzen direla kontrolatu, ura banatu, informazioa eman… Goizeko txandako boluntarioak bazkaltzera gonbidatuko dituzte, eta arratsaldekoak afaltzera. Interesatuek mezu bat bidali behar dute herrikoloreak@gmail.com helbide elektronikora.

Hemen ikusgai, Herrikoloreak eguneko egitaraua.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend