Denboraldi berriari ekiteko prest dago Azkoiti-Azpeitiko Xeye atletismo taldea

Azkoitiko gaztetxoek dagoeneko egin dituzte aurreneko entrenamenduak Azkoitiko Xabier Munibe ikastolan. Azpeitiko atletak, aldiz, asteartean, hilaren 18an, hasiko dira entrenamenduekin.
Xeye taldeko zenbait kide eta lagun Sanjuandegin egindako kros solidarioan.

Xeye taldeko zenbait kide eta lagun Sanjuandegin egindako kros solidarioan.

Denboraldi berriari aurre egiteko prest dago Azkoiti-Azpeitiko Xeye atletismo taldea. Azkoitiko gaztetxoek dagoeneko egin dituzte aurreneko entrenamenduak Azkoitiko Xabier Munibe ikastolan. Azpeitiko atletak, aldiz, asteartean, hilaren 18an, hasiko dira entrenamenduekin.

Lehen Hezkuntzako 3,4,5 eta 6 mailetako haurrek asterartetan eta ostegunetan egingo dituzte prestaketa saioak, 18:00etatik 19:00etara, Azpeitiko Udal Kiroldegian. Xeyeko atleta federatuak, berriz, lanean hasita daude dagoeneko. Horiek irailaren 4an hasi ziren denboraldia prestatzen, eta Azpeitiko kiroldegian egiten dituzte entrenamenduak.

Taldean aritzeko interesa dutenek edo informazio zehatza nahi dutenek, xeyeat@gmail.com helbidera idatz dezake.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend