Jone Urkizu nagusi, Canfranc-Canfranc ultratrailean

Jone Urkizu

Jone Urkizu Izarraiztik Azpeitira jaisten Ehunmiliak proban (Nerea Uranga).

Jone Urkizu Azkoitian bizi den azpeitiarrak Canfranc-Canfranc ultratrail proba irabazi du. Azkoitiko bizilagunak joan den asteburuan jokatu zuen proba Canfranc (Huesca, Aragoi, Espainia) inguruko mendietan. Guztira, 75 kilometro dituen lasterketa da Canfranc-Canfranc, eta 6.500 metroko desnibela du. Urkizuk 15 ordu eta 38 minutu behar izan zituen helmugara iristeko, eta denbora hori eginda aurrena sailkatu zen emakumezkoen mailan.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend