Gipuzkoako Seiscientos Zaleen Topaketa egingo dute igandean, Azpeitian

Seiscientos topaketa

Iazko topaketako irudi bat. (Ainitze Agirrezabala

Gipuzkoako Seiscientos Zale Elkarteak antolatuta, Seat 600 zaleen arteko bosgarren topaketa egingo dute igandean, irailak 16, Azpeitian. 10:00etan, Loiolan elkartuko dira auto zaleak, eta, ondoren, Elgoibarrera joango dira, errepide zaharretik. Han, Makina Erremintaren museoa bisitatuko dute, eta handik Azkoitirako bidea hartuko dute; 13:30 aldera iritsiko dira Azkoitira. Segidan, Azpeitira joango dira, herrigunea zeharkatuz, eta, ondoren, Lau Bide jatetxean bazkalduko dute.

 

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend