Irudietan: Azken txanpan da Herrikoloreak

Giro paregabean ari dira ospatzen Herrikoloreak eguna Azkoitian. Goizetik hasita, hamaika kultur eta kirol ekintza izan dira herriko zenbait txokotan, eta arratsaldean ere ez du etenik izan festak. Herritarrek gogotik erantzun diete saioei, eta ikusmin berezia sortu dute eskalatzaileek. Izan ere, Azkoitiko parrokiako kanpandorreraino igo dira eskalatzaileak, eta herritarrek ez dute galdu nahi izan aparteko irudia. Azken txanpan sartu da Herrikoloreak, baina goizaldera arte ekintza ugariz gozatzeko aukera izango da oraindik ere.

Ikusi arratsaldeko argazkiak, hemen:

 

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend