Irudietan: Loratu da Azkoitia

Egun berezia da gaur Azkoitian, eta horren erakusgarri da herriak duen irudia. Herrikoloreak eguna ari dira ospatzen goizetik, eta herriko kultur eta kirol taldeak kalera atera dira, egiten dakiten edo gustuko duten hori herritarrei plazaratzera; horrek bultzatuta, herria bera ere kalera atera da.

Herri kirolak, kaleko margoketa, erakusketak, zumba, gimnasia erritmikoa, biodantza, kontzertuak, pilota, kricket eta pala txapelketak… Zerrenda amaigabea da, eta eguna amaitu bitartean luze joko du oraindik egitarauak. Izan ere, herriko hamazazpi gunetan banatuta, 70 ekitaldi baino gehigo izango dira egun osoan zehar. Hemen ikus daiteke egitaraua, osorik.

 

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend