Irudietan: Zarauzko mahats biltzearen festa

Gaur ospatu dute mahats biltzearen festa Zarautzen, eta hainbat ekimen izan dira goizetik hasita. Mahatsa prentsatzearekin, 2018ko uztaren lehen muztioa dastatu dute.

10:00etan bisita gidatua izan da Talaiberri txakolindegira, eta 11:00etan, txistulariek kalejira girotu dute herriko kaleetan zehar. 11:30ean, haurrei eskainitako sormen tailerrari hasiera eman diote udaletxe aurrean, eta 12:00etan izan da festaren ekitaldi nagusia. Bertan, mahatsa prentsatu eta 2018ko uztako lehen muztioarekin topa egin dute. Igor Aizpitarte ere gogoan izan dute, eta senideei zenbait oroigarri oparitzeaz gain, Sarriegi eta Lizaso bertsolariek bere omenezko bertso-sorta abestu dute. Jalgi Dantza Taldea ere izan da ekitaldian, eta otxote baten laguntzarekin, Txakolin Dantza egin dute.

Bestalde, aurtengo uzta oraindik jasotzen hasi ez badira ere, Lege Zaharren Enparantzan jatorrizko izendapenezko txakolina dastatzeko aukera izan da aurtengoan ere. 19 upategi desberdinetako txakolina eskaini dute. Parrillan egindako Eusko Label hegaluzea jateko aukera ere izan dute bertaratu direnek, eta txistulari zein dantzariak ibili dira herriko kaleetan zehar.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend