Jose Luis Rodriguez Moranek irabazi du Olarro Eguneko Argazki Rallya

Ohi bezala, Olarro Egunerako Argazki Rallya antolatu du Distira Elkarteak. Jose Luis Rodriguez Moran argazkilariak lortu du lehen saria: 200 euroko ordainsaria eta garaikurra.

IMG_2751Profesionalak ez diren zaleei zuzendu diete parte hartzeko deia. Aurtengoan, bederatzi gaztetxok eta 30 helduk hartu dute parte Olarro Eguneko Argazki Rallyan, eta pozik agertu dira antolatzaileak izandako erantzunarekin.

14:00ak arte aritu ziren Olarro Egunaren bueltan argazkiak egiten, eta Distira Elkarteko Imanol Manterolak, Jon Aranok eta Luis Unanuek osatutako epaimahaia bildu zen ondoren. Aurkeztutako argazkien proiekzioaren ondoren banatu zituzten sariak: Jose Luis Rodriguez Morani eman zioten lehena (200 euroko ordainsaria eta garaikurra), Jose Angel Amuchasteguik lortu zuen bigarrena (150 euroko ordainsaria), Manu Barreirok eskuratu zuen hirugarrena (120 euro) eta Sonia Alvarezi eman zioten zumaiar onenarena (100 euro). Parte hartutako haur guztiek, aldiz, Zumaia elkarteko establezimenduetan gastatzeko 10 euroko txartel bana jaso zuten sari banaketan.

 

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend