Larrañaga eta Otaño, Euskal Herriko Lehen Mailako Aizkora Txapelketako finalera

Aizkolariak

Finalera sailkatu diren aizkolariak.

Euskal Herriko Lehen Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa jokatu dute gaur Lakuntzan (Nafarroa), eta eskualdeko bi aizkolari sailkatu dira finalera: Mikel Larrañaga azpeitiarra eta Eneko Otaño beizamarra. Guztira, 11 aizkolari aritu dira gaurko proban, eta aurreneko seirak sailkatu dira finalera. Hain zuzen ere, honela gelditu da gaurko sailkapena: Iker Vicente sailkatu da lehenen, Mikel Larrañaga bigarren, Aitzol Atutxa hirugarren, Joseba Otaegi laugarren, Eneko Otaño bosgarren eta Iñaki Azurmendi seigarren.

Final handia urriaren 28an jokatuko dute, Iruñeko Labrit pilotalekuan.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend