‘Seiscientos’ zaleak elkartu dira Azpeitian

Seat 600 autoen zaleek hitzordu berezia izan dute gaur goizean. Izan ere, Gipuzkoako Seiscientos Zale Elkarteak antolatuta, bosgarren urtez topaketa egin dute Azpeitian, eta ibilgailu ezagunak bertatik bertara ikusteko aukera izan dute herritarrek. Loiolan elkartu dira goizean auto zaleak, eta handik Elgoibarrera joan dira lehendabizi, Makina Erremintaren museoa bisitatzera. Gero, Azkoititik igaro dira, eta eguerdian Azpeitiko herrigunea zeharkatu dute. Topaketetan elkartutako auto zaleek bazkaria egin dute ondoren, Lau Bide jatetxean.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend