Azpeitiko Emakumeen Txokoan dinamizatzaile aritzeko lan eskaintza zabaldu du Emaginek

Irailaren 19an, asteazkenean, itxiko dute deialdira curriculumak aurkezteko epea. Lanpostua esleitzerako orduan Emaginek kontuan izango ditu honako ezaugarri hauek: taldean lan egiten jakitea, komunikatzeko eta egokitzeko gaitasuna izatea eta Azpeitiko herri dinamikak ezagutzea.
Azpeitiko Emakumeen Txokoa.

Azpeitiko Emakumeen Txokoa.

Emagin elkarteak Azpeitiko Emakumeen Txokoko dinamizatzaile lanpostua osatzeko deialdia zabaldu du. Kontratatuko duten pertsonak dinamizatzaile funtzioak egin beharko ditu, eta urrian hasiko da lanean. Sei hilabeteko hasierako kontratua egingo zaio. Goizez zein arratsaldez egingo du lan, Emakumeen Txokoan.

Dinamizatzaileak honako gutxieneko baldintzak bete beharko ditu: diplomaturan gutxieneko ikasketa maila edukitzea, dinamizazio lanetan eskarmentua izatea, berdintasunari lotutako gaietan gutxienez 150 orduko formazioa nahiz esperientzia izatea eta EGA titulua edo baliokidea izatea.

Lanpostua esleitzerako orduan Emaginek kontuan izango ditu honako ezaugarri hauek: MFaren parte izatea, taldean lan egiten jakitea, komunikatzeko eta egokitzeko gaitasuna izatea eta Azpeitiko herri dinamikak ezagutzea.

Interesa dutenek irailaren 19ra arte bidal ditzakete beren curriculumak bulegoa.emagin@gmail.com helbidera.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend