Gaur emango diete hasiera Itxasmendiko jaiei

18:30ean hasiko da Zarauzko Itxasmendi auzoko festa: traka eta suziriak botako dituzte, eta Txan-Txan azalduko da, buruhandiekin batera. Igandera bitartean ekitaldiz betetako egitaraua izango dute.
Itxasmendi auzoa jaietan murgilduta, 2016an. (Aritz Mutiozabal

Itxasmendi auzoa jaietan murgilduta, 2016an. (Aritz Mutiozabal

Gaurtik hasita igandera bitartean ospatuko dituzte Zarauzko Itxasmendi auzoko jaiak. Ekitaldiz betetako hiru egun prestatu dituzte auzoko festa batzordekoek, eta gaur emango diote hasiera egitarauari, 18:30ean; traka eta suziriak botako dituzte, eta Txan-Txan azalduko da, buruhandiekin batera. Ondoren, 19:00etan, pintxo-potea izango da karpan. 19:30ean, gaztetxoentzako dantzaldia antolatu dute, Alaiki taldearekin, eta 23:00etan, gau dantzaldia izango da. Jarraian, DJ Raulek girotuko du auzoa.

Larunbatean eta igandean ere jarraipena izango dute festek, eta egitarau oparoa izango da. Hona hemen egitaraua osorik.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend