“Hala kontatu zidaten, baina…”

Oñatiko gazteak eta euskal gatazka ikertu ditu Samara Velte zarauztarrak. Gatazkaren osteko belaunaldiaren diskurtsoak aztertu ditu, eta Beñat Alberdik bere lana izan du hizpide Gipuzkoako Hitzan.
Samara Velte 'Hitzetik Hortzera' telesaioan, otsailean. (Hitzetik Hortzera)

Samara Velte ‘Hitzetik Hortzera’ telesaioan, otsailean. (Hitzetik Hortzera)

Lekutan gelditzen dira 2001eko irailaren 11 eta Afganistango ondorengo inbasioa; eta lekutan 2004ko martxoaren 11 eta horren osteko Espainiako hauteskundeak. Hamar urte baino gehiago igaro dira, baina memorian iltzatuta gelditu dira data horiek. Ekintza horiek gogoratzeko, gizarteak bertsio komun bat dauka, zer gertatu zen azaltzeko nolabaiteko narratiba bat; norberarekin xehetasun guztiak kontuan hartuta, hurrengo belaunaldiei transmititzen zaie informazio hori guztia.

Hain zuzen ere, memoriaren hariari heldu dio Samara Velte kazetari eta EHUko doktoregaiak, euskal gatazka gaitzat hartuta. Veltek gatazka zuzenean bizi izan ez dutenak ikertu ditu Oñatin; hots, 2000 eta 2002 artean jaiotako gazteak. Zehazki, aztertu du gazte horiek nola kategorizatzen eta baloratzen dituzten gatazkaren historian zerikusia izan duten eragile nagusiak, zer kanaletatik jaso duten informazioa, eta non kokatzen duten euren burua.

Ikerketarako Oñati aukeratu izana berezia da, izatez ez daukalako lotura zuzenik euskal gatazkako gertaerekin. Horretan eragin zuzena izan du Oñatiko Udalak eta Nazioarteko Lege Soziologiako Institutuak eskainitako Grant bekak. Hala ere, zenbait ezaugarri ikerketarako baliagarriak dira, eta hala azaldu du Veltek ikerketan. Gipuzkoako hainbat herriren berdinak dira asko; gehiengo abertzalea daukan herria dela, esaterako. Horren erakusgarri da udaletxeko ordezkari guztiak bi alderdi abertzaletakoak izatea. Baditu, bestalde, berezi bihurtzen duten beste hainbat faktore: 1997koak dira herriko azken atxiloketak, eta ETAk 1998an eraso zion azkenekoz Guardia Zibilaren kuartelari, granadaz. 2000 eta 2002 artean jaio zirenek ezagutu ere ez zuten egin errealitate hori.

Irakurri Beñat Alberdik idatzitako albistea osorik hemen.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend