Irudietan: Aizarnazabalgo samieletan haurrak dira gaurko protagonista

Gaurtik igandera bitartean samieletan izango dira Aizarnazabalen. Gaur, ostirala, Haurren Eguna ospatzen ari dira

Gaurtik igandera bitartean samieletan izango dira Aizarnazabalen. Gaur, ostirala, festetako txupinazoa bota aurretik, Haurren Eguna ospatzen ari dira. Goizean goizetik haurrentzako jolasak izango dira herrian. Goiz eta arratsaldez puzgarriak izango dituzte jolaserako. Eguerdian, berriz, apar festa izan dute. Gainera, aparretan ibiltzeko egutaldi ederra lagun izan da. 18:00etan, meriendarekin bukatuko dituzte gaurko haurrentzako jolasak. Ondoren, 19:00etan, txupinazoa botako dute. Igandera bitartean ez du etenik izango festak Aizarnazabalen.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend