Azkoitiko saltokietan euskararen presentzia areagotzeko diru laguntzak eska ditzakete merkatariek

Saltokietan euskararen presentzia areagotu nahi duten merkatariei zuzenduta, diru laguntzen deialdia zabaldu du Azkoitiko Udalak. Besteak beste, webgunea, programa informatiboak eta publizitatea euskaraz egiteagatik laguntza ekonomikoa zein teknikoa jasoko dute merkatariak; era berean, kanpoko errotuluak, poltsak, kartazalak, bisita txartelak, albaranak eta fakturak euskaratzen dituztenak ere diruz lagunduko ditu udalak. Interesa dutenek urriaren 31ra bitartean egin ditzakete eskaerak, udaletxean.

Kopuruari dagokionez, web osoa euskaratzeagatik eta publizitatea euskaraz egiteagatik, kostu osoaren %60 lagunduko dute diruz, eta gehienez 600 euroko laguntza jaso ahal izango dute dendariek. Kanpoko errotulua eta materiala euskaratzeagatik, berriz, 360 euro arteko laguntza jaso ahal izango dute, ordaindutakoaren %50 eta %60, hurrenez hurren. Horrez gain, udalak gogoratu du testu laburrak euskarara itzultzeko edo euskarazko testuak zuzentzeko zerbitzua ere eskaintzen dutela.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend