Samiel jaien balorazioa egiteko bilera egingo dute bihar Aizarnazabalen

Udaletxeko bilera gelan izango da, 19:30ean.

Herriko jaiak igaro berritan, haien inguruko balorazioa egiteko bilduko dira bihar Aizarbazabalen. “Oraindik jaiak gogoan eta fresko ditugunez balorazio bilera egiteko momentu egokia da”, azaldu du Aizarnazabalgo Udalak. Hala, bihar izango da batzarra udaletxeko bilera gelan, 19:30ean hasita. Batzarra herritar guztientzako irekia izango dela nabarmendu du udalak.

Biharko bilerara joan ezin duten herritarrek festei buruzko iritzia emateko beste bide batzuk ere jarri ditu udalak: aizarnazabal.eus webgunera idatzita edota Jai Batzordeko kideren bati jakinarazita.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend