Txikitasunean Handi jaia ospatuko dute hilaren 27an Arroabean

Egun osorako egitaraua prestatu dute, eta Endoiara irteerarekin hasiko dute eguna. Korrikaña lasterketa izango da eguneko berrikuntza nagusia, eta egunean bertan eman beharko da probarako izena. Elektrotxarangaren emanaldia eta afaria ere egingo dituzte. Dagoeneko salgai dira afaritarako txartelak.
Iazko afariko irudia.

Iazko afariko irudia.

Urtero legez, aurten ere antolatu dute Txikitasunean Handi eguna Arroabeko Festa Batzordeko kideek. Hain zuzen ere, urriaren 27an, larunbatez, izango da, eta askotariko ekitaldiak izango dira egun osoan zehar. Goizean, 08:30ean Arroabeko plazatik Endoiara mendi irteera egingo dute, eta parte-hartzaileek oinez nahiz bizikletaz osatu ahal izango dute ibilbidea.

Arratsalderako ekintza berri bat antolatu dute: Korrikaña. 18:00etan hasiko da, baina 17:30ak baino lehen eman beharko dute egitasmoan parte hartu nahi duten herritarrek. Korriñaka 4,5 kilometroko lasterketa izango da, eta lasterkariek bost itzuli egingo dizkiote Arroabeari. Berezitasun bat badu, ordea: buelta bakoitzean kañoi bat edan beharko dute parte-hartzaileek. Plazan hasiko da proba 18:00etan, eta 18 urtetik gorako herritarrek parte hartu ahal izango dute lasterketan.

Korrikaña bukatzean Elektropapo elektrotxarangaren emanaldia izango da , eta 21:30ean afaria. Otordurako izena Txomin tabernan eman beharko da urriaren 24a bitartean, eta 20 euro ordaindu beharko da txartela. Honako menu hau izango da afaltzeko: iberiar taula, entsalada nahasia, oilaskoa, postrea, kafea eta kopa.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend