Zarauzko Arkamurkak Natura Astea antolatu du urriaren 22an hasita

Aurtengo Natura Astean jorratuko duten gai nagusia 'belardia' izango da.

Zarauzko Arkamurka Natura Elkarteak XXXIX. Natura Astea antolatu du urriaren 22tik 28ra, Zarauzko Udalaren laguntzarekin. Aurten jorratuko duten gai nagusia belardia izango da. Astelehenetik ostegunera bitartean lau hitzaldi eskainiko dituzte Arkamurkaren egoitzan (Zarautzen, Santa Maria kalea 2-2an). Datorren asteburuan, berriz, perretxikoen sailkatzea eta erakusketak egingo dituzte Merkatu plazan.

XXXIX. Natura Astea

Hitzaldiak

Hitzaldi guztiak Arkamurka Natura Elkartearen egoitzan izango dira (Santa Marina, 2-2).

Urriak 22, astelehena

  • 20:15. Belardietako perretxikoak, Joxepo Teres, Aranzadi Zientzia Elkarteko eta Arkamurka Natura Elkarteko kidearen eskutik, hitzaldia.

Urriak 23, asteartea

  • 20:15. Larren bilakaera Euskal Herri atlantiarreko paisaia. Giza jardueraren isla. Aitor Salaberria, ingurumen-kudeaketan adituaren eskutik, hitzaldia.

Urriak 24, asteazkena

  • 20:15. Belardien polinizazioa. Haizea eta erleak. Martxel Aizpurua, botanikari eta erlezainaren eskutik, hitzaldia

Urriak 25, osteguna

  • 20:15. Zein da otsoen kontserbazioaren kostua Euskadin? (gazteleraz). Jorge Etxegarai, ingurumen-zientzietan lizentziatua eta Euskadiko Otso Taldeko kidearen eskutik.

Erakusketak

Urriak 27, larunbata

  • 11:00-14:00/ 16:30-19:30. Perretxiko sailkatzea, Arkamurka eta Aranzadi elkarteen laguntzarekin, Merkatu plazan.

Urriak 28, igandea

  • 11:00-14:00 / 16:30-19:30. Perretxiko erakusketa, kontsulta-txokoa eta txoko didaktikoa, Merkatu plazako beheko solairuan.
  • 11:00-14:00 / 16:30-19:30. Zarauzko inguru naturala, Merkatuko lehen solairuan.
Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend