Bailarako odol emaileek diplomak eta intsigniak jasoko dituzte igandean, Loiolan

Urola Kostako odol emaileek igandean egingo dute urteroko batzar nagusia Azpeitian. Gogartetxean egingo dute ekitaldi nagusia, 13:00etan, eta bazkariarekin borobilduko dute bilkura; 140 lagunek eman dute izena bazkarirako.
odol emaileak loiolan

Iazko bilkuran atera zuten taldeko argazkia.

Igandean, urriak 28, egingo dute aurtengo batzar nagusia Urola Kostako odol emaileek. Aizarnazabalgo, Azpeitiko, Azkoitiko, Errezilgo, Getariko, Itziarko, Zarauzko, Zestoako eta Zumaiako odol emaileak daude bertara deituta. Urtero legez, 25 aldiz edo gehiagotan odola eman duten hainbat lagunek aitortza jasoko dute igandeko bilkuran, diplomak eta intsigniak banatuz.

Igandean, 11:45ean elkartuko dira Loiolan batzarrean parte hartuko dutenak. 12:00etan meza izango da basilikan eta 13:00etan hasiko da batzarraren ekitaldi nagusia, Gogartetxean. Ohi dutenez, lagunarteko bazkariarekin borobilduko dute urteroko topaketa eskualdeko odol emaileek. Kiruri jatetxean bazkalduko dute, 14:30etik aurrera, eta 140 lagunek eman dute bazkaltzeko izena.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend