Bi autoren eta kamioi baten arteko istripua izan da Errezilen

Atzo gertatu zen ezbeharra, Gi-2634 errepidean, 20:25ean. Pertsona bat zaurituta eraman zuten Zumarragako Ospitalera. Zauritua 23 urteko gizonezkoa da, Azpeitian jaioa eta Errezilgo bizilaguna.

Bi autoren eta suhiltzaileen kamioi baten arteko istripua izan zen atzo, osteguna, Errezilen. 20:25ean gertatu zen ezbeharra, Gi-2634 errepideko 19. kilometroan. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, lehenik bi autoek talka egin zuten, eta ondoren, auto horietako batek errepidean zetorren suhiltzaileen kamioia jo zuen. Auto horretako gidaria zaurituta eraman zuten Zumarragako Ospitalera. Zauritua 23 urteko gizonezkoa da, Azpeitian jaioa eta Errezilgo bizilaguna.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend