Umorez beteta egin dute Korrikañaren lehen edizioa Arroabean

Txikitasunean Handi Eguna ospatzen ari dira gaur Arroabean, Arroabeko Festa Batzordeak antolatuta. Goizean, Arroabeko plazatik Endoiara mendi irteera egin dute oinez nahiz bizikletaz, eta arratsaldean izan da aurtengo berrikuntza nagusiaren txanda. Hain zuzen ere, Korrikaña proba jokatu dute, 18:00etan hasita.

Guztira, 17 partaide lehiatu dira lasterketan, eta horiek 4,5 kilometroko ibilbidea osatu behar izan dute, tartean garagardo kañak edanez. Arroabeako herrigunean 950 metro inguruko bost itzuli egin dituzte korrikalariek, eta buelta bakoitzean garagardo bat edan dute. Giro polita sortu da probaren bueltan. Manex Elortza sailkatu da lehen postuan, Unai alberdi bigarrenean, eta Peru Llanos hirugarrenean. Korrikaña bukatzean, Elektropapo elektrotxarangaren emanaldia izan da , eta 21:30ean afaria egingo dute auzotarrek.

Ikusi hemen Korrikañan hartutako irudiak:

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend