Irudietan: Urola Kostako 183 odol emailek aitortza jaso dute Loiolan egin duten ekitaldian

Urola Kostako odol emaileek batzar nagusia egin dute gaur goizean, igandea, Azpeitiko Loiola auzoko Gogartetxean. 25 aldiz edo gehiagotan odola eman duten Urola Kostako 183 lagun aitortu dituzte, eta diplomak edota intsigniak jaso dituzte Loiolara bertaratu direnek. Azkoitiko, Azpeitiko, Aizarnazabalgo, Errezilgo, Itziarko, Zestoako, Getariako, Zarauzko eta Zumaiako odol emaileek jaso dute errekonozimendua.

Eguerdirako elkartu dira Urola Kostako odol emaileak Loiolan, eta meza egin dute basilikan. 13:00etan hasi da batzarra, eta Azpeitikoei ez ezik, Azkoitiko, Zestoako, Aizarnazabalgo, Errezilgo, Getariako, Itziargo, Zarauzko eta Zumaiako odol emaileei ere egin diete aitortza. Ondoren, bazkaria izan dute guztiek Kiruri jatetxean.

Intsigniak eta diplomak jaso dituztenek herrika banatuta atera dituzte taldeko argazkiak, eta ondoren, guztiek batera beste argazki bat atera dute Loiolako basilikaren kanpoaldean. Hemen argazki guztiak ikusgai:

 

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend