Larrañagak eta Otañok ez dute txapela janzterik lortu

Maila Nagusiko Aizkora Txapelketako finala jokatu dute gaur Iruñeko Labriten, eta bertan lehiatu dira Mikel Larrañaga azpeitiarra eta Eneko Otaño beizamara. Aitzol Atutxak irabazi du finala; hirugarren postuan sailkatu da Larrañaga, eta bosgarrenean Otaño.

DqmIYNLXQAAzo70

Bosgarren urtez jarraian, Aitzol Atutxa nagusitu da Maila Nagusiko Aizkora Txapelketako finalean. Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatu dute lehia sei aizkolarik, 12:00etan hasita. Iker Vicenterekin lehia estua izan du Atutxa II.ak azken unera arte, eta azkenean, Atutxa nagusitu da, Vicenteri alde txikia aterata. Mikel Larrañaga aizkolari azpeitiarrak ere lan ona egin du, eta hirugarren postuan sailkatu da hura. Iñaki Azurmendi sailkatu da haren atzetik, eta Eneko Otaño beizamarrak bosgarren postua eskuratu du. Joseba Otaegi izan da lanak amaitzen azkena.

Ikusi hemen finalean Ibon Errazuk hartutako irudiak:

 

 

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend