Datorren astelehenean hasiko dira Azkoitiko helduen danborradarako entseguak

Azkoitiko helduen danborrada 2017

Iazko helduen danborradako irudi bat. (Julene Frantzesena)

Azaroaren 24an egingo dute Azkoitiko helduen danborrada, San Andres festen barruan, eta datorren astelehenean, azaroak 5, hasiko dituzte entseguak. Hiru astez egingo dituzte entseguak, astelehenetan, asteazkenetan eta larunbatetan. 20:00etatik 21:00etara izango dira astelehenetako eta asteazkenetako saioak, eta 11:00etatik 12:00etara zapatuetakoak. Gurea pilotalekuan izango dira entsegu guztiak. Antolatzaileek gogorarazi dute norberak eraman beharko duela gerrikoa entseguetara.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend