Onartu dituzte 2019ko Zarauzko udal tasak eta zergak

Udal Gobernuaren proposamenari emendakin bana aurkeztu zieten EH Bilduk eta Irabazi Zarautzek. Biak ukatuak izan ziren, EAJren eta PSE-EEren aurkako bozekin.

Captura de pantalla 2018-02-23 a la(s) 10.49.48_contentOstegunean egindako ohiko udalbatzarrean 2019rako udal tasak eta zergak onartu zituzten. Udal Gobernuaren (EAJ eta PSE-EE) proposamena onartu zen; horren kontra egin zuten EH Bilduk eta Irabazi Zarautzek. Udal Gobernuak egindako proposamenari emendakin bana aurkeztu zioten EH Bilduk eta Irabazi Zarautzek. Biak, ordea, ukatuak izan ziren, EAJkoen eta PSE-EEkoen aurkako botoekin.

Udal Gobernuak udal tasa eta zerga gehienak %1,2ko igotzea proposatu du, eta horretarako, “aurreikusten den azpiko inflazioa” kontuan hartu dutela azaldu du Udal Gobernuko bozeramaile Jesus Aranak. Igoera orokor bat ezarriko badute ere, zenbait tasa egokitu eta beste batzuk izoztu egingo dituzte.

OHZren (Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga) kasuan, igoera %1,72koa izango da. Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza hutsen programaren barruan beren etxebizitza alokairuan jartzen duten   jabeen hobaria %50etik %90era igoko dute. Etxebizitza hutsen errekargua, berriz, “egokitu” egin dute. Aranak azaldu duenez, errekargu horren erabilera “ez da bidezkoa izan” zenbait kasutan. “Bigarren etxebizitza Zarautzen duten zenbait familietako kideek etxea erabiltzeari utzi behar izan diote, kasu batzuetan, gaixotasunak eraginda. Kasu horietan energia kontsumoen gutxienekora heltzen ez zirenez, errekargua ordaindu behar izan dute”. Hori dela eta, etxejabeek gaixotasun larri baten ondorioz, gutxienez hiru hilabetez (jarraian edo tarteka) ingresatuta egon badira edo aldi baterako dependentzia (gutxienez hiru hilabetekoa) izan badute, errekargua ez zaie ezarriko.

Udalerriko jarduera ekonomikoen gaineko zerga eta higilurren balioaren gehikuntzaren gaineko zerga izoztu egingo dituzte datorren urtean, eta trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan %1,2ko igoera ezarriko dute.

Udal jabari publikoaren erabileragatik ordaindu beharreko tasetan ere %1,2ko igoera ezarriko dute. Udalaren mahaiak, postuak, barrakak, saltokiak eta abar erabiltzeari dagokion zerga da aipatutako hori. Zerbitzu publikoak eskainita jarduera administratiboa gauzatzeagatik ordaindu beharreko tasak ere %1,2 igoera izango du.

Gizarte Zerbitzuen barruan, behar bereziak dituzten zerbitzuen tasak izoztu egingo dituzte, eta etxez etxeko laguntza zerbitzuagatik ordaindu beharreko tasa jaitsi egingo dute, 16’5 eurotik 15 eurora. Dibertsitate funtzionala duten zerbitzuen tasa, berriz, hileko 31,16 eurokoa izango da. Mantendu egingo dira adineko eta desgaitasuna duten pertsonentzako babespeko apartamentuetako tarifak, baita gizarte zerbitzuen beharretarako bestelako harrera apartamentuetakoak ere.

Auzolana programarako apartamentuaren tasa hilero 300 eurokoa izango da, eta baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonentzako harrera apartamentuena hilero 50 eurokoa. Ludoteka zerbitzua, berriz, doakoa izango da.

Hainbat zerbitzu izoztuta

Horiez gain, aurten, bereziki emakumeei zuzendutako gaueko taxi bus zerbitzuaren proiektu pilotua martxan jarri dutela gogoratu du Aranak, eta zerbitzuak izandako «harrera onaren» aurrean, ordenantza fiskaletan aurreikusten dute datorren urtean berriro ere zerbitzu bera eskaintzeko aukera izango dutela tarifak mantenduz, eta ahal balitz, funtzionamendu epea beste zenbait datetara ere zabalduz.

Beste zenbait tasa  izoztu egingo dituzte. Hiriko autobus zerbitzua, haurtzaindegia, kultura, arte eta historia museoak, psikomotrizitate zerbitzua, Berdintasun Saileko tasak, immigrazio zerbitzuak, babespeko apartamentuak, Euskara Saileko tarifak, zaintza programa eta udaleku irekiak, surf eta bodyboard eskolak eta udal musika eskola.

Zabor bilketaren ardura 2018az geroztik Urola Kostako Udal Elkartearena dela ere gogorarazi du Aranak, eta bertako zerbitzuari dagozkion tasak Urola Kostako Udal Elkarteak erabakiko dituela; beraz, tasa hori udaleko zerrendatik ezabatuta dago. Momentuz, urarekin zerikusia duten tasak ur kontsortzioak egindako igoeren arabera mantendu dituzte, baina etorkizunean ardura hori Ur Kontsortzioarena izango dela aurreikusten dute.

EAJrenustez, «itxurazko aurrekontu batzuk» aurrera ateratzeko pentsatutako ordenantza fiskalak dira proposatutakoak, eta PSE-EEren babesarekin onartu dituzte. EH Bilduk eta Irabazi Zarautzek ez dituzte onartu, beraiek ezarritako «marra gorriak» ez direlako proposamenean kontuan hartzen.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend