Aldi baterako gizarte langilea eta herri formazio teknikaria kontratatuko ditu Azpeitiko Udalak

Gizarte langile eta formazio teknikari postuetarako izena eman nahi dutenek Lanbidera jo beharko dute azaroaren 16a baino lehen. Lanpostuen iraupena sei hilabetekoa izango da.

gizarte langile

Azpeitiko Udalak gizarte langile bat eta formazio guneko teknikari bat kontratatuko ditu aldi baterako, Enplegu Planaren barruan eta Lanbideren bidez. Lanpostu horietarako izena eman nahi duten herritarrek, Lanbiden eman beharko dute izena azaroaren 16a baino lehen. Lanbideren bulegotik kudeatuko dituzte lan kontratuen tramite guztiak.

Formazio guneko teknikariaren zein gizarte langilearen lan kontratua sei hilabetekoa izango da. Teknikariaren lanposturako, enpresen antolaketako eta administrazioko goi-mailako teknikari profila izatea eskatzen da. Lan eskaintza, hemen.

Gizarte langile postua esleitzean, berriz, kontuan izango dute eskatzailea Gizarte Lanean graduatua edo diplomatua izatea, 35 urte baino gutxiago edukitzea eta euskara menperatzea. Gizarte langileak hirugarren adineko pertsonekin egin beharko du lan. Eskaintzaren xehetasunak, hemen.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend