Arratsaldeko ehorzketen tasa igo izana salatu du Getariako EAJren udal taldeak

beilatoki

Gaur aurkeztu du udal gobernuak Getariako beilatokia. (Argazkia: Getariako Udala)

EH Bilduk hilerriaren erabilpen tasak igo izana salatu du Getariako EAJren udal taldeak; besteak beste, nitxoen kontzetsioa, ehorzketa eta gorpua hobitik ateratzeko lizentziak eta panteoien eskualdatzeak. Horrez gain, ordenantza fiskalak behin betiko onartzen direnean, arratsaldez hildakoak lurperatzea %50 garestituko dela azaldu du alderdi jeltzaleak.

Ez dute ulertzen Getariako EH Bilduk hileta errituekin duen “fijazioa”: “Azken urteetan egindako inbertsio nagusiak, tanatorioa kasu, 160.000 euroko kostuarekin herritarrentzat, alor horretara bideratzen ari da EH Bildu. Ulergaitza zaigu hildakoekin egin nahi duten negozioa”. EAJk azaldu duenez, «onartezina» da hiletak herritarrei dirua ateratzeko erabiltzea. Jeltzaleen hitzetan, nahikoa da gaur egun ordaintzen den tasa goizetako edo arratsaldeetako lurperatzeen gastuak estaltzeko, eta ez dute beharrezkotzat jotzen tasa %50 igotzea. Horren harira, alderdi jeltzalea EH Bilduk Udal Batzarrean harturiko erabakia aztertzen ari dira: “Udalaren ekonomiarekin bat datorren proposamen bat egitea da gure asmoa, herritarrak kontuan izanda, eta aldi berean, bi alderdiok onartu dezakegun proposamena jomuga. Ezbairik gabe, Getariako herriaren onura bi alderdien arteko akordioan dago, elkarlanean”.

Udal tasak % 2,1ean igoko direla ere salatu du EAJk, esaterako, musika eskola, ikastaro eta tailerren kuotak, gizarte zerbitzuak, udal eraikinen, mahaien edota aulkien erabilpena.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend