Nerea Amilibiak irabazi du V. Beñat Elzo mendi lasterketa

V. Beñat Elzo mendi lasterketako 11 kilometroko ibilbidea 52 minutuan osatu du Nerea Amilibia aiarrak.
Gaur goizean Nerea Amilibia lasterketako helmugara iristen. (Hondarribiko Hitza)

Gaur goizean Nerea Amilibia lasterketako helmugara iristen. (Hondarribiko Hitza)

Gaur goizean V. Beñat Elzo Mendi Lasterketa jokatu da Hondarribian, eta Nerea Amilibia aiarra izan da txapelduna, emakumezkoen kategorian. Proban zehar, eguraldia lagun izan ez badute ere, 11 kilometroko ibilbidea osatu behar izan dute parte hartzaileek. Amilibia esaterako, 52:00:00 denboran helmugaratu da.

Aurtengoan, kirola eta elkartasuna ardatz dituen ekimenean bildutako dirua Pausoka elkartearentzat izan da.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend