Urarena igo eta gainerako tasak eta zergak izoztuko ditu Zestoako Udalak

Urriko udalbatzarrean onartu dituzte datorren urterako ordenantza fiskalak. HAPO berria osatzeko parte-hartze prozesua ere aurrera doa: hilaren 7an izango da bigarren tailerra.
URA

(Julene Frantzesena)

2018ko urtarrilaren 1etik aurrera Zestoan indarrean izango diren udal zerga, tasa eta prezio publikoak zehaztu ditu udalak.

Joan den astean egin zuten  urriko ohiko udalbatzarrean onartu zituzten datorren urterako ordenantza fiskalak. Ohiko prozedurari jarraituta, behin-behineko onarpena izan zen urriko bilkurakoa; jendaurrean ikusgai jarriko dituzte orain udal zerga, tasa eta prezio publikoak, eta alegazioak aurkezteko epea igarotakoan onartuko dituzte behin betiko.

Aurtengoekin alderatuta, aldaketa bakarra izango dute ordenantza fiskal berriek. Izan ere, uraren tasa 1,5 igotzea erabaki du udalak, “Ur Kontsortzioak bere zerbitzuengatik udalari ezarriko dion igoera berbera” ezarriz, Josetxo Mendizabal alkatearen hitzetan.

Udalak erabakitzen dituen gainerako zerga, tasa eta prezio publiko guztiak, aldiz, izoztu egin dituzte eta, beraz, aurten bezala mantenduko dituzte 2018an ere.

HAPO osatzeko tailerra
Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) berritzeko parte-hartze prozesua ere martxan du Zestoako Udalak.

Horren barruan, bi tailer antolatu dituzte. Natura, kultura eta etxebizitza arloena astelehenean egin zuten; eta hilaren 7an izango da bigarrena, jarduera ekonomikoena eta hornidurena, udaletxean, 18:00etan.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend