Gaur argitaratu du Ibai Marinek ‘Bidean naiz’ disko berria

Diskoa entzun nahi dutenek Badok euskal musikaren atarian dute horretarako aukera
Ibai Marin

Ibai Marin

Hira taldeko buru izan zenak pop-rock doinuak bildu ditu Bidean naiz izeneko lan berrian, hainbat musikarirekin elkarlanean. Diskoa entzun nahi dutenek Badok euskal musikaren atarian dute horretarako aukera.

Marinek kontzertua eskainiko du datorren ostiralean, azaroaren 9an Tabakalerako Kutxa Kultur aretoan, 20:00etan hasita; sarrera doakoa izango da. Horrez gain, Donostiako Fanc dendan ere zuzeneko emanaldia eskainiko du Orion bizi den donostiarrak diskoa aurkezteko, azaroaren 24ean, 19:00etatik aurrera.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend