Aizarnazabalgo Udalak herritarrekin bilerak egingo ditu hilaren 7an

"Herritarren iritziak, kezkak eta beharrak" gertutik ezagutzeko helburuarekin antolatu ohi dituzte bilerak urtero. Asteazkenean, guztira hiru bilera egingo dituzte, denak Lauburuko bigarren solairuko geletan.
Aizarnazabalgo udaletxea

Aizarnazabalgo udaletxea

Datorren asteazkenerako, azaroaren 7rako, deitu ditu Aizarnazabalgo Udalak “herritarren iritziak, kezkak eta beharrak” gertutik ezagutzeko helburuarekin urtero antolatzen dituen bilera irekiak. “Aurreko agintaldian hasi ginen bilera horiek egiten, udalaren eta herritarren arteko hartu-emanak sendotzeko asmoarekin, eta harrezkero urtero antolatu izan ditugu. Datorren astekoak izango dira agintaldi honetako azkenak”, azaldu du Mari Karmen Arregi alkateak.

Asteazkenean, guztira hiru bilera egingo dituzte, denak Lauburuko bigarren solairuko geletan. Auzoka banatu dituzte saioak: 18:00etan, Zubialde eta Etxabe auzoetako herritarrekin elkartuko dira; 19:00etan, Saiatz eta Mendi Txiki auzoetakoekin; eta 20:00etan, azkenik, herrigunekoekin.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend