Ipañarrietak lortu du markarik onena Aiako XIX.Kintopeko Idi proben lehen egunean

Ipañarrieta urretxuarraren idiek 65 plaza egin zituzten, Taberna Goietas mungiarrarenek 60 eta Loiuko Endika Aurrekoetxearen pareak 41.

Aiako XIX.Kintopeko Idi Proben lehen jardunaldia jokatu zen ostegun arratsaldean, seietatik aurrera. Antolatzaileen hitzetan, lehiaketak harrera ona izan zuen, eta jendea juntatu zen probalekuan. Bideoko idi pareak, Ipañarrieta urretxuarrarenak, lortu zuen markarik onena atzo, Taberna Goietasen eta Endika Aurrekoetxearen idien aurretik.

Hauek dira, zehazki, lortutako markak:

1. Ipañarrieta: 65 plaza, 4 zinta eta 80 zentimetro

2. Taberna Goietas: 60 plaza, 0 zinta eta 2,28 metro

3. Endika Aurrekoetxea: 41 plaza, 1 zinta eta 0,94 zentimetro

Gaur jokatuko da idi proben bigarren jardunaldia, larunbatarekin, gaueko hamarretatik aurrera.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend