Lopategiren idiek lortu dute markarik onena bart, Aiako XIX. Kintopeko Idi Proben bigarren egunean

Lopategiren idiek 65 plaza, 3 zinta eta 1,12 metro egin zituzten; zinta bat falta izan zitzaien lehiaketako lehen egunean Ipañarrietak lortutako marka hobetzeko.

Atzo gauean XIX.Kintopeko Idi Proben bigarren jardunaldia jokatu zen Aian, iluntzeko hamarretatik aurrera. Lehen egunean Ipañarrietaren idiek 65 plaza, 4 zinta eta 80 zentimetro egin zituzten, eta marka hori hobetzeko lehian aritu ziren Aurrekoetxea, Alegria eta Lopetegi idi-zaleen pareak.

Markarik onena Lopategiren idi pareak lortu zuen: 65 plaza, 3 zinta eta 1,12 metro. Zinta bat falta izan zitzaien Ipañarrietaren marka hobetzeko. Atzoko bigarren markarik onena Alegriaren parearena izan zen (53 plaza, 7 zinta eta 2,57 metro) eta hirugarrena, berriz, Aurrekoetxearen idiena (50 plaza, 0 zinta, 0 metro).

Bihar, astelehena, jokatuko da Aian idi proben azken jardunaldia, gaueko hamarretatik aurrera. Iñaki Oliden oriotarra, Isidro Erretegia eta Jesus Garayar arituko dira lehian.

Lopategiren idiak dira Ibon Errazuk bidalitako argazkietan ikusten direnak.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend