Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan egingo dituzte Adin-adin bertso saioak

Adin-adin Azkoitian

Adin-adin saioa iaz, Azkoitiko San Jose egoitzan. (Ihintza Elustondo)

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk laugarren urtez jarraian antolatu dute Adin adin egitasmoa. Programa horren bidez, bertsolariak adinekoen egoitzetara joaten dira bertso saioak eskaintzera. Saio horien helburu nagusia da bertsoaren bidez adineko pertsonen gaitasuna sustatzea, egoitzetan bizi diren adinekoen bizi kalitatea hobetuz eta gaitasun psikoemozionalak landuz. Aurten hamalau saio egingo dituzte Gipuzkoako hainbat herritan abenduaren erdialdera arte; hiru saio izango dira eskualdean: Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan, hain zuzen ere.

Lehen saioa bihar, asteartea, egingo dute, Azpeitiko San Martin egoitzan: 17:00etan hasita, Juan Joxe Eizmendi Loidisaletxe eta Beñat Lizaso ariko dira kantuan. Azkoitiko San Jose egoitzan, berriz, azaroaren 20an egingo dute bertso saioa; 17:00etan hasita, Eneritz Artetxe eta Sebastian Lizaso ariko dira bertsotan. Zestoako San Juan egoitzara ere iritsiko da Adin-adin programa: abenduaren 11n, Amaia Agirre eta Sebastian Lizaso bertsolarien txanda izango da; 11:00etan hasiko da saioa.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend